Alaia Martin bigarren Donostiako finalaurrekoan

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatu zuten atzo Donostian. Alaia eta Jon Martin bertsolari oiartzuarrek kantatu zuten saioan eta Alaia Martinek bigarren postua eskuratzea lortu zuen (674,5 puntu). Jon Martin laugarren geratu zen (641,5). Larunbat honetan Maule-Lextarren izango da azken finalaurrekoa eta hor erabakiko da finalerako zein bertsolari sailkatuko diren.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.