Batzarren gaineko saiakera liburua aurkeztuko du Patxi Azparrenek

Pasai Antxoko Basari elkartean aurkeztuko du Azparrenek bere saiakera liburua, abenduaren 3an. Batzarrak, jatorrizko antolaketa izenburupean, ekonomia soziala, lurraldetasuna eta parte-hartzea aztertu ditu Azparrenek liburuan, batzarren fenomenoaren irakurketa antropologikoa eginez. Iraganaren azterketa oinarri, gaurko jendartearen beharrei erantzuteko proposamen egingarriak landu nahi izan ditu Azparrenek liburuan.  Aurkezpena 19:00etan izango da, eta ondoren solasaldia izango da liburuan jorratutako gaiaren gainean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.