"Eraso sexistarik ez", esan dute oiartzuarrek

Hamarnaka lagun bildu dira plazan eraso sexistak salatzeko

Hamarnaka lagun bildu dira plazan eraso sexistak salatzeko

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren haritik, elkarretaratzea egin dute hamarnaka lagunek Doneztebe plazan Oiartzungo emakume feministen asanbladak deituta. Kandela bana hartuta egin dute Isiltasunean, Oiartzun oihuka: eraso sexistarik ez! lelopean elkarretaratzea. Txalaparta eta adar doinuen ondoren, Uxue Alberdik idatzitako bertsoak abestu dituzte Habaneraren doinupean. Azaroak 25 eskailera ditu igo “eraso gehiagori ez” entzuten dugu berriro egunkarietan zifrak zenbat gorpu zenbat tiro inon agertzen ez diren zenbat kate posesibo baina ez zenbaki edo biktima pasibo badugu antolatzeko adina sen ta motibo izan dezagun eraso bat jasaten aldiro erantzun pertsonal bat da mila erantzun kolektibo. Guk erabaki dezagun zer den eraso zer txantxa norekin ta zer ordutan joan nahi dugun etxerantza non hasten den abusua non amaitzen konfiantza zer den menpekotasuna eta zer adiskidantza feminismoak indarrak metatzera garamatza sare zula ezina da konplizeen aliantza ongi etorria zara zatoz izan segurantza iraultza honen musikan egingo dugula dantza!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.