Euskara Elkartera baloratzen ari dira herriko elkarteak

2008an hitzarmen zehatza sinatu zuten elkarte bakoitzarekin

2008an hitzarmen zehatza sinatu zuten elkarte bakoitzarekin

Euskara Elkartera egitasmoa martxan jarri eta hitzarmen orokorra sinatu zenetik urte batzuk pasatu dira, eta orain bertan hartutako konpromisoak, eta egitasmoa mahai gainean jarri eta balorazioa egingo dute herriko elkarteek. Horretarako, egitasmoko suspertzailea elkarte bakoitzarekin banan-banan bilduko da. Egitasmoa Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak kudeatzen du Oiartzungo Udalarekin duen hitzarmenaren bidez. Hala, elkarte bakoitzaren hitzarmen zehatza aztertuko dute, eta betetze mailaz gogoeta egin. Gogoeta egiteaz gain, aurrera begira ere jarriko dira, eta eman beharreko pausoez ariko dira. Balorazio bilerak heldu den urtean bukatuko dituztela aurreikusi dute, eta batzar orokorra egin eta gero egitasmoa definituko dute. 30 elkarte Euskara Elkartera egitasmoan hainbat alorretako 30 elkartek parte hartzen dute: kultur elkarteak, kirol elkarteak, gazte taldeak, emakumeen taldeak… Bakoitzaren helburua euskararen erabilera indartzea da, aisialdiaren eremuan eraginez. 2007an hitzarmen orokorra sinatu zuten elkarte horiek udalak eta Ttur-tturrek, eta 2009an hitzarmen zehatzetan (2008an sinatutakoak) jasotako konpromisoak betetzeko pausoak ematen hasi ziren, bakoitza bere modu eta erara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.