Jaizkibelgo zundaketen "iruzurra" argituko dute ostegunean Hondarribiko liburutegian

Ostegun honetan, hilak 28, Jaizkibelgo zundaketak. Iruzurrean oinarritutako obra goiburuko hitzaldia emango dute Zuloaga Etxean, 19:00etan. Eguzki-Bidasoa talde ekologistako kide diren Anjel Alkain eta Joserra Enparan hondarribiarrek emango dute hitzaldia. Txinzer erakunde publikoaren jarduna urtetan ikertu dutebi hondarribiarrek eta Jaizkibelgo zundaketak egiteko erakunde publikoak “datuak faltsutu eta gezurrak esan” zituela diote. Urrian gaia lantzen zuen erreportajea landu zuen Oarso Bidasoko HITZAk. Bertan, besteak beste, zundaketen beharra justifikatzeko San Anton urtegian jasotako euriaren edo Irun eta Hondarribian kontsumitutako uraren gainean Txinzerrek datu faltsuak eman dituela azaltzen zen. Gaiari lotutako hainbat salaketa jarri dituzte Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeek eta Gipuzkoako Ingurumen fiskaltzak tramitera onartu du Jaizkibelgo zundaketei buruzko bat. Horretaz guztiaz mintzatuko dira Enparan eta Alkain ostegunean, 19:00etan, Zuloaga Etxean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.