Juantxo Lasak 29 egun daramatza Sevilla IIn gose greban

Txikierdiren aldeko elkarretaratzea, larunbatean

Txikierdiren aldeko elkarretaratzea, larunbatean

Juantxo Lasa Txikierdi-k eta harekin batera Sevilla II espetxean dauden euskal presoek euren gose grebarekin aurrera darraite, “bizi baldintza duinak” eskatzeko. Gaur borrokaldian 29. eguna dute. Preso horien ekimenarekin bat egiteko eta espetxe horretan presoek bizi dituzten baldintzak salatzeko bi orduko elkarretaratzea egin zuten larunbatean Errenteria-Oreretako Niessen merkatalgunearen atarian. Gainera, atzo, Hernanin, Sevilla IIko borrokaldiaren harira hainbat ekimenen berri eman zuten, tartean datorren igandean (abenduak 1) Donostian egingo duten manifestazioa. 12:30ean abiatuko da Bulebarretik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.