Ikuskizuneko kartela
Bidasoko AEK euskaltegiak deituta, Pirritx eta Porrotx pailazoak eta Marimotots haien lagunik onena Hondarribiko Hondartza kiroldegian izango dira abenduaren 7an, larunbata. Bi saio egingo dituzte, 16:00etan eta 18:30ean, eta dagoeneko sarrerak eros daitezke kirol kaiko turismo bulegoan edo Irungo AEK euskaltegian (Legia karrika, 6). 7 euro balio du sarrera bakoitzak eta haur guztiek erosi behar dute, 2 urtetik beherakoek barne.
Ikuskizun berria aurkeztuko du hirukoteak Hondartzan,
Bizipoza goiburukoa. Ikuskizunean elkartasunaren gaia lantzen dute, eta horretarako, Txernobyletik datorren laguna jaso nahi dute aireportuan. Euren furgoneta Panpoxa ez dabil eta garaiz iritsiko ez ote diren beldur dira. Azkenean, arazoak atzean utziko dituzte jasoko duten laguntzari esker.