Aurki jasoko dute baserritarrek mendi nekazaritzaren zailtasunak konpentsatzeko foru laguntza
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.700.681 euro banatuko ditu datozen egunetan lurraldeko nekazarien artean, Mendi-nekazaritzarentzako Indemnizazio Konpentsatzaileak izeneko diru-laguntza lerroan. 2013. urteko deialdia apirilean egin zen, eta, urtero bezala, orain egingo da diru banaketa. Nekazari bakoitzak 240 euro jaso ditzake hektareako; guztira, pertsona fisikoentzat, gehienez, 4.500 euro emango dira eta pertsona juridikoentzat 13.500 euro.