Emakumeenganako indarkeria kalean salatu dute Irunen

Emakumeen hainbat taldek eta udalak deitutako elkarretaratzea

Emakumeen hainbat taldek eta udalak deitutako elkarretaratzea

Atzo, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, herritarrak kalera atera ziren emakumeek jasaten duten indarkeria salatzeko. Indarkeriari hori isolatua ez dela esan zuten, gizarte osoari dagokiola horri irtenbidea ematea norbanakoen konpromisoarekin eta erakundeen lanarekin. Irunen, esaterako, arratsean bi elkarretaratze egin zituzten. Lehena hainbat emakume taldek eta udalak deitutakoa, eta bestea, ordu erdi beranduago, TASek (Txingudi Anti Sexista) deitutakoa; azken hauek manifestazio zaratatsua egin zuten hiritik, lapikoen estalkiak astinduz. Oarso Bidasoko beste herrietan ere egin zituzten elkarretaratzeak eta mobilizazioak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.