Alduratik pasatuko dira mendizaleak
Oiartzun eta Errenteria-Oreretako mugetan barrena ibiliko dira mendizaleak igande honetan (abenduak 1). Negu jaia antolatu du Haurtzaro Mendi Taldeak; Susperregitik aterako dira eta Aldurako kaskoa, Yantziko soroa eta Baringarate pasatuta Iturriotz auzora iritsiko dira. Hala, goizean mendi buelta egin eta gero, indarberritzeko bazkaria egingo dute Iturriotzeko Iturri Berri elkartean.