Gaur gera daiteke aske Gabriel Zabala preso sanpedrotarra

Gabriel Zabala sanpedrotarra eta beste lau euskal preso aske uzteko eskatu zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Miren Josune Onaindia, Joseba Iñaki Zugadi, Jose Ramon Martinez de la Fuente eta Fernando Vicente Luis de Astarloa dira beste lauak. Haiei guztiei buruz gaur erabakitzea espero da. Berri gehiago ere izan daitezke gaur. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorena gaur bilduko da bere esku dituen sei kasuri buruz erabakitzeko. Juan Jose Legorburu, Andoni Cabello, Juan Ramon Rojo irundarra –gaixo dagoelako arindutako espetxealdian dago, etxean—, Jose Ignacio Etxeberria, Ignacio Pujana eta Carmen Gisasolaren kasuak dira. Azken hori, Langraiz bidea hartuta baldintzapeko askatasunean dago. Ezin da jakin erabakia noiz emango duten, baina gaur hasiko dira deliberatzen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.