Internet bidezko salmenta estreinatuko du 'El nombre de la rosa' antzezlanak

Iganderako El nombre de la rosa antzezlan handia programatu dute Itsas Etxean, 20:00etan. Lehen aldiz Internet bidez sarrerak erosteko aukera izango da, Kutxabanken bidez. Modu horrez gain, Arma Plaza Interpretazio Zentroan zein kirol kaiko turismo bulegoan erso daitezke sarrerak, 20 euroan. Denak salduko ez balira, igandean Itsas Etxean jarriko dituzte salgai prezio berean. Garbi Losadak zuzendutako obra da El nombre de la rosa eta Umberto Ecoren liburuan oinarritua dago. Akotoreen artean Juan Jose Ballesta eta Juan Fernandez nabarmentzen dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.