Lokalen harira, bizikidetza hobetzeko taldeak egitea proposatu du EAJk

Atzoko plenoaren ondoren, EAJk gazte lokalen harira, proposamen bat bidali du gaur prentsa ohar bidez. Horren arabera, lan taldeak sortzea planteatu du, “ordenantzak eta araudiak onartzeaz gain, beste ekimen batzuk aurrera eramatea beharrezkoa delako”. Arazoak bakarrik ordenantza bidez ez direla konponduko uste du: “Gazte eta auzotarren arteko liskarrak baretzeko beharrezko da bitartekotza lanak egin eta inplikatu guztiek eztabaida taldeetan parte hartzea: gazte, auzotar eta lokalen jabeek”. Lokal gehiago izatearen funtsean, arazo bat dagoela ere iritzi dio: “Arazo horren oinarria gazteen aisiarako egitarau eta espazio gabezian dago”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.