‘Mugimenduak elkarrizketan’ bigarren topaketak egingo dira asteburuon, Hondarribian

Herri mugimenduko hainbat eragiletako kideek parte hartuko dute hilaren 29an eta 30ean, eta abenduaren 1ean, Hondarribiko Foru Aldundiaren aterpetxean egingo diren Mugimenduak elkarrizketan goiburuko topaketetan. Peruko Jakintzen elkarrizketak eta mugimenduak izeneko esperientzia hartuko da oinarri, eta horretarako mugimendu horretako bi kide izango dira bertan. Topaketetan parte hartzea librea eta doanekoa da. Izen emateko epea zabalik dago. Mugimenduak elkarrizketan ekimenak Euskal Herriko herri mugimenduko eragileak biltzea eta harremanetan jartzea du helburu. Gipuzkoako Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzak sustatutako ekimena da, baina funtzionamendu autonomoa du. Izena eman nahi duenak helbidean egin dezake. Mugimenduak Elkarrizketan deituriko prozesua 2012an iritsi zen Gipuzkoara, Foru Aldundiko Partaidetza Zuzendaritzaren eskutik. 2013ko egindako topaketetan, herri mugimenduko 30 taldetako norbanakoek parte hartzeko parada izan zuten. Amaierako balorazioa oso positiboa izan zen, eta egitasmoa aurrera doa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.