Errenteria-Oreretako irabazleak, okindegietako arduradunekin
Errenteria-Oreretan ere egin zuten Eskatu Ogia Euskaraz ekimenaren barruko sarien banaketa. Bertan izan ziren euskaraz ogia eskatzeagatik saria jaso zuten errenteriarrak, eta ogia erosi zuten okindegietako kideak, denak ala denak pozik, ikusi dutelako euskararen normalizazioaren bidean urratsak okindegietan ere eman daitezkeelako, euskara erabiliz. Udaletxeko areto nagusian eman zizkieten sariak honako okindegietako ordezkariek, beste hainbeste sariduni: Amatxi okindegia, Ogi Berri okindegia, Lekuona okindegia, Txorigorri okindegia, La Tahona okindegia, Ogiberoa okindegia, Casa Aramendia okindegi-gozotegia.