Kalean da Gabriel Zabala sanpedrotarra
Atzoko 18:00ak aldera atera zen Villabonako (Asturias, Espainia) espetxetik Gabriel Zabala sanpedrotarra. Espetxearen atarian zain zituen senide eta lagunak, baita hainbat hedabide ere. Ater bezain pronto Gipuzkoarako bidea hartu zuten bertaraino joandakoek, eta atzo gauean ziren iristekoak etxera. 197/2006 doktrinarengatik zegoen oraindik espetxean Zabala, izan ere bere kondena oso-osoa irailean bete zuelako.
Horrez gain, Juanra Rojo irundarrari 197/2006gatik zuen kondena kentzea erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak. Kalean zen Rojo, espetxealdi zainduan, gaixotasun bategatik.