Herenegungo agerraldian, presoaren senide eta lagunak
Sevilla IIn borrokaldian zeuden presoek bertan behera utzi dute borrokaldia, 31 egun ondoren. Horien artean Juantxo Lasa Txikierdi oreretarra zegoen. Bertako euskal presoen egoera salatzeko abiatu zuten gose greba
urriaren 28an. “Sevillako egoera ez da atzo goizekoa. Espetxeko isolamenduan kokatzea ez ezik, zigor erregimen iraunkorra aplikatzen baitiete. Patio orduetan elkarrekin atera beharrean bananduta irtetera behartzen dituzte, etengabeko miaketak jasan behar izaten dituzte eta osasun eskubidea ez zaie bermatzen”, oroitarazi du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK). Beheko PDFan dago EPPKren adierazpena.
Etxerat-ek Twitter bidez jakinarazi du albistea, eta nabarmendu du Sevilla IIko presoen egoera ez dela aldatu, eta euren eskubideen alde lanean jarraitzeko asmoa azaldu du.
EPPKren agiria