'Ametsen fabrika' haurrentzako bertso ikuskizuna, igandean, Amuten
Igandean (abenduak 1), Ametsen fabrika bertso ikuskizuna taularatuko dute Amute-Kostako auzo elkartearen egoitzan. 17:30ean izango da eta sarrera libre da. Adiskide Bertso Elkarteak prestatutako ikuskizuna da eta bertsoa, umorea eta fantasia uztartzen ditu. Haur eta gaztetxoek ondo pasatzeaz gain, helduei zor zaien errespetua ere erakustea du helburu.
Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako ekitaldia da, Neguko Jardunaldien barruan kokatzen dena.