Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskararen bizitzeko nahia aldarrikatzera irteteko eskatuko die herritarrei Julen Mendoza alkateak. Hala ere, gogorarazi du “urteko 365 egunetan eta bizitzako esparru guztietan” erabili behar dela euskara “hizkuntza hiltzerik nahi ez badugu”.
Era berean, Euskaraz bizi nahi dute leloa daukan bandera jarriko duela jakinarazi du, Euskararen Giza Erakundeen Kontseiluak egindako deiari erantzunez. Herritarrak ere gauza bera egitera animatu ditu. Horretarako
www.euskarabizinahidut.org webgunera jo edota 943 51 12 00 telefono zenbakira deitu behar dela jakinarazi du.
“Euskararen normalizazioaren bidean pauso garrantzitsuak eman beharrean gaude, eta horretarako, gozatu egin behar dugu hizkuntza, erabili eta zabaldu”.