Gaur eta bihar, euskara denen ahoan Irunen

Euskararen Egunaren harira ekimen asko antolatu dituzte Irungo eragile askok. Asteatean da eguna, baina asteburu honetan egingo dira ekimen gehienak. Honakoa da gaurko eta biharko EKTk, AEK-k, Betti Gottik, Antxeta Irratiak, Kemen Dantza Taldeak, Irungo Atsegiñak, Auntxa Trikitixa Eskolak, Txorimaloak-ek, Irunabarrek, IEA-AFIk, Lakaxita gaztetxeak, Musika Eskolako trikitixa taldeak, Irun Irutenek, Luma aldizkariak, nahiz Migel, Sunbilla, Hazia, Mari eta Kabigorri tabernek antolatu dituzten ekimenak: Gaur (larunbata 30)
  • 08:30ean, mendi martxa erregulatua EKTtik irtenda.
  • 10:00etan, gosaria EKTn
  • 10:00etan, haurrentzako margoketa lehiaketa Atsegiñan.
  • 11:00etan, AEKrobika San Juan plazan
  • 12:30ena, triki poteoa EKTtik hasita.
  • 14:30ean, herri kantu bazkaria EKTn.
  • 22:00etan kontzertua San Juanen.
Bihar (igandea, 1)
  • 08:30-10:00, argazki lehiaketa. Izen ematea EKTn. Informazio gehiago AFI/IAEren webgunean.
  • 11:30ean, Kemen taldearen dantza saioa San Juanen.
  • 13:00etan, Txorimaloak taldearen emanaldia San Juanen.
  • 16:00etan, haur jolasak San Juanen.
  • 17:30etik aurrera, San Juanen, trikitixa ikuskizuna Auntxaren eta musika eskolako taldeekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.