Hondarribiko Haurren Olentzero Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago

olentzero lehiaketa HondarribiaAbenduaren 13ra arte eman dezakete izena Hondarribiko Haurren Olentzero Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek. Horiek, gutxienez zortzi kidez eta gehienez hamabostez egon behar dute osatuta, eta denek ala denek ez dituzte 16 urteak beteta izan behar. Gazte Informazio Bulegoan eman behar da izena Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatu duen sariketan. Partaideek abenduaren 24an aurkeztu behar dituzte epaimahaiaren aurrean, 10:30etik 11:30etara, Santiago kalean. Une horretan ezinbestekoa izango da, Olentzeroa aurkeztearekin batera, Olentzero abestia kantatzea. Epaimahaiak kontuan hartuko duen gauza bakarra, ordea, Olentzeroaren kalitate artistikoa izango da. Sariak 12:30etik aurrera banatuko dituzte Gipuzkoa plazan; sariak 80 eta 150 euro artekoak dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.