Eskura izan zuten Emarrikoek garaipena

Emarriko kideak Goizuetan, joan den larunbatean

Emarriko kideak Goizuetan, joan den larunbatean

Joan den larunbatean, Goizuetako Feriaren barruan, jende ugari bildu zen Nafarroako herriko plazan. Apustu bat zegoen jokoan, Emarriko emakumeen eta Goizuetako gizonen artekoa, jende proban. Bi plazengatik ez zuten garaipena lortu Emarriko neskek; hamabost minututan 39 plaza egin zituzten eta mutilek denbora berean 41 plaza. Emarrikoek 550 kiloko harria eraman zuten eta Goizuetakoek 650ekoa. Giro polita sortu zen herritarren artean, animoak ez ziren falta izan behintzat. Herritarren artean ere apustuak egin zituzten. Mirari Lizaso (Oiartzun), Iratxe Lopetegi (Lezo), Onintza Azpiroz (Oiartzun), Olatz Mitxelena (Astigarraga), Araitz Elgeta (Oiartzun), Eneritz Arbelaitz (Oiartzun), Karmele Irastorza (Oiartzun) eta Marina Del Rio (Lezo) atera ziren Emarriren izenean eta Eneritz Gartzia entrenatzaile lanetan aritu zen. Dena den, taldea osatzen duten beste hainbat kide ere badaude: Egoitz Iturbe (beste entrenatzailea), Garazi Kazabon (Oiartzun) eta Ane Oiartzun (Astigarraga). Ikusi HITZAk joan den ostiralean egindako erreportajea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.