Euskararen Eguna ospatuko dute bihar Karmengo Aman

Gurasoak eta herritarrak gonbidatu dituzte biharko festara Trintxerpeko  Karmengo Ama eskolakoek. Egun osoko egitaraua prestatu dute, Euskararen Eguna festa giroan ospatzeko. Goizean, Lehen Hezkuntzako ikasleak, Galtzagorriak antzezlana ikusiko dute, Patata Tropikala taldearen eskutik. Kulkiren jolasekin ariko dira pilotalekuan, eta karaokean abestuko dute. Horrez gain, arratsaldeko merienda prestatuko dute hirugarren ziklokoek. Festa nagusia, baina, arratsaldean egingo dute. Pilotalekuan, 15:15etik aurrera Euskal Festa izango da. Trikitilariak, herri kirolak (guraso eta irakasleen artean), askaria eta gurasoek prestatutako tarta dastatzea izango dira.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.