Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute Pasaian

Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeek diru laguntzak eska ditzakete Pasaiako Udalean. Abenduaren 10era arteko epea dago eskaerak bideratzeko. Eskaera Gizarte Ekintzan lor daiteke (Euskadi Etorbidea, 27 behea) edota Pasaiako Udaleko webgunean. Udaleko Berdintasun Arlotik jakinarazi dutenez, aurkeztu beharreko jardunen memoria eta dokumentazioa osatzeko aholkularitza zerbitzua eskainiko zaio hala behar duen orori.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.