Ikurrinaren aldeko eguna izango da igandean

Igande honetan, hilak 8, Oiartzungo Ikurriñaren aldeko Herri Ekimenak antolatuta, Ikurrinaren Eguna ospatuko dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute: 09:00etan, Urbera joateko martxa abiatuko da Doneztebe plazatik eta han (10:30ak aldera) ikurrinari omenaldia egingo diote. 12:30ean, ikurrinaren aldeko martxa abiatuko da plazatik eta gero ekitaldiaren txanda izango da. 14:30ean, herri bazkaria izango da Madalensoron, musika ere ez da faltako. Bazkarirako txartelak Miren eta Amazkar tabernetan, Garmendi txokolategian eta Elorsoro kiroldegian daude salgai, 15 euroan, 10 euroan (langabe eta ikasleek) eta 5 euro (haurrek). Ikurriña dantzaren entsegua Bihar, Ikurriña dantzaren entsegua izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Azmarrin taldeak antolatutako hitzaldia

Azmarrin taldeak antolatutako hitzaldia

Ikurrinaren gaiarekin hainbat ekimen egin dira orain arte, horietako bat atzo ilunabarrean izan zen. Azmarrin taldeak Zergatik inposatu nahi digute bandera española izeneko hitzaldia antolatu zuen eta udaletxeko areto nagusia lepo bete zen. Unai Apaolaza filosofoak eman zuen hitzaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.