Napoka Iria eta John Berkhout, gaur, Errenteria-Oreretan

http://www.youtube.com/watch?v=hKFQdFWi0fE Bi kontzertu izango dira, gaur, 22:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean, Oarso Musikaren eskutik: Napoka Iria eta John Berkhout.

Bi kontzertu izango dira, gaur, 22:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean, Oarso Musikaren eskutik: Napoka Iria eta John Berkhout. Disko berriak aurkeztuko dituzte bi taldeek. Napoka Iriaren kasuan, bigarren diskoa izango da: Arnasten ikasteko berriz. Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik kaleratu duten bilduma da, eta aurreko diskoaren oinarri bera mantendu dutela aurreratu dute Oarso Musikatik, baina “sinpleago” egin dutela. John Berkhoutek, berriz, lehenengo diskoa aurkeztuko du. Harrera ona izan duela aurreratu dute. Kontzerturako sarrerak 5 euroan daude salgai kulturgunean bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.