30. urtemugaren harira egitarau zabala prestatu du Txerrimuñok

Txerrimuñoren 29. urteurrena

Txerrimuñoren 29. urteurrena

Hogeita hamar urte beteko ditu Txerrimuñok hilaren 17an eta urtemuga borobil hori merezi duen bezala ospatzeko egitarau zabala prestatu dute hilaren 13an hasi eta 19ra bitartean. Afaria, antzerkia, kontzertua eta dokumental emanaldiekin osatu dute Txerrimuñokoek astea, eta larunbatean izango da egun handia. Mural margoketa, bazkari herrikoia, eta bertsolariak izango dira nagusi datorren larunbatean. Gauean berriz, Mugrocity, Tutan come on, The brutal eta El fuego y la palabra taldeek kontzertua emango dute. Hip Hopak ere izango du tartea Lobato la fraternalen eskutik eta baita DJek ere. Txerrimuñotik lezoar zein igurutako herrietako bizilagunak deitu dituzte prestatutako egitarauarekinbat egitera. Egitaraua Ostirala, 13:
  • 20:00etan: Presoen aldeko kartelada herriko plazan.
  • 21:00etan: Afari autogestionatua.
  • Afal ostean antzerkia. Eztularen gauerdiko ahuntzak (Eñaut eta Josuren ekutik)
Larunbata, 14:
  • Goizean mural margoketa
  • 10:00etan: Joaldunak
  • 14:00etan: Bazkaria, babarrunak eta aza popularra.
  • Argazki kolektiboa.
  • Bazkal ondoren bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Xamoa, Jokin Labaien, Mantxi. Bibolinarekin Gari eta gitarrarekin Ixake.
  • Gauen kontzertua. Mugrocity (Donostia); Tutan Come on (Gasteiz); The Brutal (Zarautz); eta El fuego y la palabra. Hip Hop (Lobato y la fraternal) DJ: Jose (LObato).
Asteartea, 17:
  • 19:00etan: Insumisioa dokumentalaren emanaldia.
Osteguna, 19:
  • 19:00etan: Zintzilik irratiaren 27 urte ez dira ezer! Herri baten historia, dokumentalaren emanaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.