Ficobako Eguberrietako Azokak 18.000 bisitaritik gora jaso ditu

Haurrek eta helduek gozatu dute azokaz

Haurrek eta helduek gozatu dute azokaz

Iaz baino egun bat gutxiago zabalik egon arren, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak 18.107 bisitari izan ditu asteburuan, Ficoban. Hau da, egin bat gutxiagorekin, iazko bisitarien datuak berdindu ditu azokak. Hortaz, Ficobako arduradunak “pozik” daude jendearen erantzunarekin, izan ere, aurten apustua egin dutelako erakustazokako arduradunek postu gehiago jartzeko —iaz baino %50 gehiago—, eta “ondo” atera zaielako apustua. Atzo joan zen jende gehien, 6.600 pertsona orotara. Beste datu bat. 2003an zabaldu zuten Ficoba, eta bertako arduradunek esan dute jada milioi bat bisitari iritsi direla Ficobaraino bertan izan diren azoka guztietan parte hartzera, eta asteburu honetan heldu direla kopuru horretara. Hala, jakinarazi dute hurrengo jarduera Eguberrietako Haur Parkea izango dela, hilaren 22tik urtarrilaren 4ra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.