Ikurrinaren aldarria lau haizetara

Ikurrinaren aldeko eguna izan zen atzo, oiartzuar asko eta asko bildu zituen eguna. Goizean goiz, Urkabe mendira igo ziren goiztiarrenak; bertan, ikurrina jarri zuten eta dantzariek aurreskua dantzatu zuten. Eguerdian plazan egon zen saltsa guztia: Ikurrinaren aldeko martxa alaitsua izan zen dultzaineroek lagunduta. Gero, Oiartzungo Ikurriñaren Aldeko Herri Ekimeneko kideek gaiak izandako ibilbidea azaldu eta atxikimendua eman duten herriko eragileen izenak plazaratu zituzten. Iruñeko jaietan ikurrina zabaltzeagatik atxilotu zituzten arrantzaleak ere izan zituzten gogoan eta horiei erreferentzia eginez, ikurrina bat zintzilikatu zuten udaletxetik hirigintzako eraikinera. Aiora Perez de San Roman alkateak hartu zuen gero hitza eta eragile guztiek sinatutako agiria irakurri zuen. Hainbat herritarrek Ikurriña dantza dantzatu zuten eta Lartaun abesbatzak hainbat abesti kantatu zituen. Eguna ez zen hor bukatu, baina. Madalensoron babarrun jatea egin zuten ehunka herritarrek. Bertan musika eta bideo emanaldia egon zen. [nggallery id=48]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.