Miguel Bernedo hil da, arraunlarien presidente eta zinegotzi izandakoa

Miguel Bernedo

Miguel Bernedo, artxiboko irudi batean

Atzo hil zen Miguel Bernedo Ansotegi, 83 urterekin. Hondarribia Arraun Elkarteko presidente izan zen 25 urtez eta, udalean, zinegotzi independente frankismoaren ondorengo lehen urteetan. 2000. urtean Hiriaren Urrezko Intsignia jaso zuen Bernedok, “gure hirian arraunaren kirolaren alde egindako lan handi eta zabalagatik”. Udalbatzak erabakia hartu zuenean Bernedoren zintzotasuna nabarmendu zuten: “Desinteresatuki egin izan du beti jarduera hori, baita adimenez eta zintzotasunez, eta kirolari gazteekiko errespetuz eta maitasun handiz ere”. Gaur, astelehena, 19:00etan izango da Miguel Bernedoren aldeko hileta elizkizuna, Alde Zaharreko parrokian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.