Larunbatean Astarloza omenduko dute San Pedron
Bere lagunarteak antolatuta, larunbatean omenaldia egingo diote San Pedron Mikel Astarlozari. Txirrindulariak aurten esan dio agur txirrindularitza profesionalari eta bere zaleek omenaldia antolatu diote herritarrek agurtzeko aukera izan dezaten. Herri bazkaria izango da gimnasioan, eta ondoren, bideo emanaldiak, oparien zozketa, jolasak, baita kontzertuak ere. Bazkarirako txartela jada agortu dira.