Rock jaialdia izango da larunbatean Psilocybenean, jostailu baten truke

The Lookers eta Kaos Kooperativ taldeek kontzertua emango dute larunbat honetan Psilocybenean, 20:00etan, jostailu baten truke. Hendaiako IPK elkarteak antolatutako Olentzero Rock jaialdiaren barruan kokatzen da ekitaldia eta bildutako jostailuekin Hendaiako Denentzat Gizarte Zentrora joaten diren familiek Gabonetako oparia izango dute.

The Lookers eta Kaos Kooperativ taldeek kontzertua emango dute larunbat honetan Psilocybenean, 22:00etan, jostailu baten truke. Hendaiako IPK elkarteak antolatutako Olentzero Rock jaialdiaren barruan kokatzen da ekitaldia eta bildutako jostailuekin Hendaiako Denentzat Gizarte Zentrora joaten diren familiek Gabonetako oparia izango dute. Kontzertuak ikusi nahi dituenak ez du sarrerarik ordaindu behar, ez dirutan behintzat, baina jostailu bat eraman beharko du Psilocybeneara sartu nahi badu. Orain arte Hendaian egiten zen Olentzero Rock jaialdia baina aurten, lehen aldiz, Hondarribiko Psilocybenea eta Irungo Tunk aretoek bat egin dute IPKren ekimen solidarioarekin. Joan den asteburuan egin zituzten Irungo eta Hendaiako jaialdiak eta asteburu honetarako geratzen da azkena, Psilocybeneakoa. Iaz 600 jostailu bildu zituen IPKk eta aurten, ekimena hiru herrietara zabaldu dutenez, askoz gehiago izatea espero dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.