Bi arkume jokoan larunbatean gauzatuko duten apustuan
Euskal Herriko apustu zaletasunaren beste adibide bat ikusi ahal izango da larunbatean, hilak 14, Oiartzunen. Koadrilako afari batean sortu zen hau ere, Piher Elizondo eta Enrike Landinen artean. Apustua ez da nolanahikoa: Bianditzeko kaskoa izango dute helmuga. Bizikletaz egin beharko dute biak ala biak igoera. Piher Elizondo Altzibarko La Pitusa enpresa aurretik aterako da (11 kilometro eta 800 metro daude hortik Bianditzeko kaskora) eta Enrike Landin, berriz, Sorondoko bidegurutzea izango du abiapuntu (6 kilometro eta 900 metro egin beharko ditu).
Jokoan bi arkume daude. Goizeko hamarretan aterako dira biak bakoitza bere abiapuntutik. Bata zein bestearen alde botatako apustuak egin dituzte dagoeneko.