EAJ bakarrik geratu da
EAJk ez du babestu nahi izan Pasaiako Udaleko gainontzeko talde guztiek Portuarekin harremanak arautzeko adostu duten dokumentua. Azkeneko plenoan onartu zuten, baina jeltzaleak abstenitu egin ziren. Gaia berriro aztertzeko atzo egin zuten bozeramaile batzordea, eta bertan agertu zuen bere jarrera EAJk. Jeltzaleek Pasaia eta Portuaren arteko akordioak sustatzeko batzorde bat eratzea proposatu zuten aipatu batzordean. Gainontzeko taldeak akordiora batzeko eskaera egin zioten EAJri.