Pasaiako zortzi abesbatzek kantatuko dute igandean, Pasai Donibaneko San Joan Batailatzailearen elizan izango den eguberrietako kontzertuan. Besteak beste Donibaneko abesbatzan aurten lehenbizikoz koroan izan diren haurrek kantatuko dute, Pasaiako beste haur abesbatzak lagunduta. Errepertorioa Gabonetakoa izango da, eta bukaeran abesbatza guztiek batera ariko dira, guztira 270 kantari elkarrekin. Saioa Ruizek, Imanol Elizasuk eta Josu Elberdinek zuzenduko dituzte abesbatzak. Kontzertua 18:00etan hasiko da.
Eguberrietako kontzertua emango dute Pasaiako abesbatzek