Euskadi Etorbidea berritzeko lanak hasiko dira aurki

Euskadi Etorbidea

Euskadi Etorbidea

Hastear dira Trintxerpen barrutiko kale nagusia berritzeko lanak. Aurreikuspenen arabera lanek lau hilabete iraungo dute. Lanek irauten duten bitartean langileek beharko dituzten azpiegiturak kokatzen ari dira egunotan, eta epe laburrean ekingo diete kalea berritzeko lanei. Proiektuan kalea berritzeko lanak sei zatitan egingo dituztela ageri da, eta Udaletik jakinarazi dutenez, sei zati horietatik hiru – 3, 4 eta 5 zatiak- osotasunean gauzatuko dituzte eta gainontzeko hiru zatietan kalea asfaltatzeko lanak egingo dituzte. Berritze lanek ez dute trafikoaren etenik eragingo. INCOC SL kontratistari esleitu zizkioten Euskadi Etorbidea berritzeko lanak lehengo azaroaren 7an, 572.025,00 eurotan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.