Itsastarrak-ek urteko batzar orokorra deitu du
Hilaren 17an egingo du Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak urteko batzar orokorra. Trintxer Jauregian bilduko dira 19:30ean lehengo deialdian, eta 20:00etan bigarrenean. Gai zerrendan honakoak: 2013ko jardunen memoria; diru kontuen egoera; 2014 urterako egutegia; galde eskeak eta akta-zentsoreen izendapena. Ondoren ez ohiko batzarra dago deituta beste bi gai jorratzeko: estatutuen zuzenketa eta akta zentsoreen izendapena. Era berean, batzarrera biltzen direnek federatu txartela berritzeko aukera izango dutela gogorarazi dute.