Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak dagoeneko itxi du datorren urterako egutegia. 2014ean, Arabako lautada ezagutzeko irteerekin jarraituko dute, eta Euskal Herriko gazteluak ezagutzeko programazio berezia antolatu dute. Horrez gain, urteroko bestelako ekintzak egingo dituzte: mendi astea, orientazio ibilaldia, mus txapelketa eta lagunarteko bazkaria. Irteeran zein bestelako ekitaldien egutegi zehatza ezagutzeko
taldearen webgunea bisita daiteke.