Mikel Markez, Erramun Martikorena eta Arkaitz Minerren ikuskizuna

Xenpelar Bertso Eskolaren ekimenez, urtero moduan, Gabonetan ekitaldiren bat egiten dute. Aurten, hiru musikari handi igoko dira oholtzara: Mikel Markez, Erramun Martikorena eta Arkaitz Miner. Bertso eskolak aurreratu duenez, bertsoa, abestia eta musika uztartuko dituzte. Ekitaldia hilaren 22an izango da, eta 18:30ean hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Lehenik eta behin, bertsopaper lehiaketetako sariak banatuko dituzte, eta gero hasiko dira saioarekin. Sarrerak Errenteria Hiria Kulturgunean egongo dira salgai, 3 euroan. HITZA-ko harpidedunek ere bi sarrera lortzeko aukera izango da Internet bidez edo 943 34 03 30 telefono zenbakira deituta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.