SAT sindikatuko Lola Cabellok hitzaldia emango du Mikelazulon
SAT Andaluziako Langileen Sindikatuko ordezkari batek Errenteria-Orereta bisitatuko du larunbatean. Hain zuzen, Andaluziako esperientziak. Sistemari alternatibak hitzaldia emango du Lola Alvarezek. 10:30ean izango da, Mikelazulo kultur elkartean. Oarso Taldeak antolatu du hitzaldia.
SATek irailean estatu mailako martxa bat iragarri zuen datorren urteari begira. Mobilizazio horrekin zorra, murrizketak eta Espainiako Gobernuaren dimisioa eskatuko dituzte.