Epaimahaiak dagoeneko erabaki ditu Gabonetako 50. marrazki lehiaketaren irabazleak. Aurten 1204 lan jaso dituzte, gehien gehienak, Pasaiako ikastetxeetan landutakoak.
Sari banaketa hilaren 20an izango da, Pasai Antxoko kultur etxean, 18:30ean. Aurten 50.urteurrena ospatzeko asmoz, omenaldia egingo diete epaimahaikideei – Jose Mensuro, Juan Antonio Garcia, Marisa Prego eta Izaro Mairiezkurrena- eta urte hauetan guztietan liburutegiarekin batera lehiaketa antolatzen lagundu duten ikastetxeei: La Anunciata, Karmengo Ama eta Pasaia-Lezo Lizeoa.
Saritutako marrazkiak zein lehiaketara aurkeztu dituzten gainontzekoak kultur etxean jarriko dituzte herritarrak ikus ditzaten.
saridunak 2013