'Poza' eramango du Metrokoadrokak Gezala aretora, igandean

Igande honetan, hilaren 15ean, Metrokoadroka kolektiboaren Poza antzezlana taularatuko dute Lezoko Gezala auditorioan, 20:30ean. Metrokoadrokak, arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu du, elementu ez eszenikoetatik abiatuz eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.

Metrokoadroka Poza

‘Poza’ ikuskizuneko une bat

Igande honetan, hilaren 15ean, Metrokoadroka kolektiboaren Poza antzezlana taularatuko dute Lezoko Gezala auditorioan, 20:30ean. Metrokoadrokak, arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu du, elementu ez eszenikoetatik abiatuz eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean. Poza obran, bost lagun elkartzen dira gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Ordu beteko tartean hainbat edertasun une proposatuko dizkiote ikusleari, hainbat hari, hainbat bide.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.