Oarso Bidasoko judokak urre bila doaz Hernanira helduen Euskadiko Txapelketara
Bihar, igandea, nagusien Euskadiko Judo Txapelketa egingo dute Hernaniko Udal Kiroldegian eta Oarso Bidasoko kirolariak izango dira bertan. Ia pisu guztietan izango da eskualdeko ordezkaritza eta, Oarso Bidasoko ordezkariak, podioko koska gorenera igotzeko borrokatuko dira.
Besteak beste, Koldo Jauregi, Nahikari Borda eta Maitane Herrero irundarrek, Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldearekin lehiatuko dire Lidia Yarzak, Garikoitz Sagarzazuk eta Amaia Curielek, Peio Cazorla eta Oihan Mayoral Errenteriako Sayoa taldeko ordezkariek, Asier Bargallo eta Uxue Urkia oiartzuarrek edota Usurbil taldearekin lehiatzen den Xabier Cazorla lezoarrak, denek erakutsi izan dute Euskadiko txapela irabazteko aukerak dituztela, gehienak eskarmentu handiagoko kirolarien kontra lehiatu beharko diren arren.