XXX. ekitaldiko sarituak udal ordezkariekin eta epimahaiko kideekin
30 urte bete ditu aurten Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Euskarazko Literatur Lehiaketak eta gaur ospatu dute, XXX. ekitaldiko irabazleen sari banaketa ekitaldian. Euskara Zerbitzutik urte hauetan guztietan parte hartu dutenak, epile izandakoak eta ikastetxeetan lehiaketan parte hartzea sustatu dutenak gogoan izan dituzte eta horietako asko elkartu dira gaur eguerdian Kultur Etxeko areto nagusian egin den ekitaldi xume baina txukunean.
Loreak botatzea zen gaurko xedea eta loreak bota dituzte denek, antolatzaileek, arduradun politikoek, epaimahaiko kideek… Baina merezitako loreak ziren denak, ez baita edozein herritan lortzen Hondarribian lortu dena: herri txiki batean euskarazko literatur lehiaketa batek 30 urte irautea, literatur maila handiko lanak biltzea eta kanpoan baloratua izatea.
Ezin hemen aipatu loreak jaso dituzten guztiak baina, merituengatik, bi bereizten dira besteen artean: Martin Iturbe, 30 edizioetan epaile izan den bakarra, eta Koro Eraso, literatur lehiaketa abiatu zenean Euskarazko teknikari zena. Egon ez direnen artean, PSE-EE eta PP zinegotzirik ez dira sari banaketan agertu. EAJ, Bildu eta Hamaikabateko ordezkariak, ordea, bai egon dira Hondarribiko Euskarazko Litetur Lehiaketaren XXX. urteurreneko sari banaketan.
Aurtengo sarituak
Ipuin lehiaketa. Satarka sariak.
A Maila (18 urtetik gorakoak)
- 1. saria: Bakardadea, Urt Zubiarre.
- 2. saria: Lurpean, Unai Oiartzun.
- Hondarribiko onena: Azalean izkiriatzen den amodioa, Ainara Elizondo.
B Maila (18 urtetik beherakoak)
- 1. saria eta Hondarribiko onena: Iheslari eta ni, Laura Gallego.
- 2. saria: Ilargia bihotzean, Rose Samb.
Olerki lehiaketa. Bordari sariak.
A Maila
- 1. saria eta Hondarribiko onena: Genesis, Mikel Arruabarrena.
- 2. saria: Doinu urdinen usain leun gozoak, Ainara Elizondo.
B Maila
- 1. saria eta Hondarribiko onena: Nire galderarekiko oihartzuna, Inge Salaberria.
- 2. saria: Hormaren aurka, Aitor Servier.
-
-
Ainara Elizondo
-
-
Aitor Servier
-
-
Kerejeta alkatea
-
-
Ainara Elizondo
-
-
Inge Salaberria
-
-
Karlos Zabala
-
-
Laura Gallego
-
-
Mertxe Mitxelena
-
-
Mikel Arruabarrena
-
-
Rose Samb
-
-
Txomin Sagarzazu
-
-
Musika Eskolako bi musikari
-
-
Txistularien agurra
-
-
Unai Oiartzun
-
-
Urt Zubiaurre