
Argazkia: bertsozale.com
Goizeko saioa eta gero faborito zen, eta arratsaldekoan berretsi zuen. Amets Arzallus hendaiarra Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du, azken buruz burukoan Maialen Lujanbio, aurreko txapelduna, gainditu eta gero. Txapela buruan, emozioz betetako agurra bota zuen, ama eta aita gogoan izanda. BECen bildu ziren 13.500 bertsozaleek gozatua hartu zuten egun osoan, baina bereziki azken bertsoetan, Ametsenak. Ipar Euskal Herrira lehenengoz eraman du Arzallusek txapel nagusia. Han egongo da datozen lau urteetan.
Hendaiako Bertso Eskolako beste ordezkaria, Sustrai Colina, zortzigarren geratu zen.