Gabonetako ludoteka izango dute Anakako auzo elkartean

Hilaren 23tik urtarrilaren 3ra arte Gabonetako ludoteka zerbitzua prestatu dute Irungo Anaka auzo elkartean (hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da). 3-9 adin tarteko haurrentzako da, eta prezioa, egun guztietarako, 40 eurokoa da. Goizetik da ludoteka, 09:00etatik 13:00ak arte. Aldez aurretik eman behar dute izena interesdunek, eta hori egiteko badago eguna: hilaren 18a (asteazkena), 18:00etatik 20:00etara Anakako auzo elkartean bertan. Informazioa eskatzeko, 670 32 12 98 telefono zenbakira dei daiteke (Esther).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.