Hari mintegiko ikasleen kontzertua izango da gaur, Madalena ermitan

Gabonetan ere Errenteria Musikaleko ikasleak ikasturtean zehar ikasitakoa erakusten ibiliko dira. Hala, bi kontzertu emango dituzte aste honetan. Gaur, hasteko, hari mintegiko ikasleen kontzertua izango da; 19:30ean, Madalena Basilikan. Bihar, berriz, Musika eta Mugimenduko 4. mailako ikasleentzako klarinete, dultzain, piano, baxu elektriko, kontrabaxu, perkusio, tronboi, biola, biolin, gitarra eta biolontxelo emanaldi bat egingo dute. Hori, 18:30ean izango da kulturguneko entsegu gelan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.