Hainbat ekintza antolatu dituzte Gabonetarako erretiratuen elkarteek

Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek hainbat ekintza izango dituzte datozen egun hauetan, Gabonekin lotutakoak guztiak. Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkarteak San Tomas Egunean, txistorra jatea eta bingoa egingo du, 18:00etatik aurrera, elkartean bertan. Hilaren 26an (osteguna), berriz, Haurren Marrazketa lehiaketa egingo du. Azkenik, hilaren 29an (igandea) urte bukaerako festa egingo du, 12:30etik aurrera. Azkenik, auzoko Herritarren Zentroan eskola materiala eta elikagaiak (pasta eta esne-hautsa) jasoko dituzte, eta Maliko gobernuz kanpoko erakunde bati emango dizkiete. Bestalde, Agustinetako San Agustin erretiratuen elkartearen ekimenez, elkarteko abesbatzak Gabonetako ohiko kontzertua emango du. 12:00etan izango da, mezaren ondoren, auzoko parrokian. Behin kontzertua bukatutakoan, luntxa izango da bertaratzen diren guztientzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.