Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Gaur urteko azken ohiko plenoa izango da, 19:00etan. Hamahiru puntuko gai zerrenda jarriko dute mahai gainean: – Aurreko batzarraldiei dagokien akten onarpena. – Hiri Antolaketako Plangintza Orokorraren hasierako onarpena. – 2014 urterako zerga ordenantzen behin betiko onarpena. – Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak bandera espainolari buruz emandako sententziaren berri ematea. – Euskararen Erabilera Normalizazio Planaren ebaluaketa eta 5. plangintzaldirako (2013-2017) Plana onartzea. – Euskal Fondoari ekarpena. – Hirigintzako jarduera prebentiboaren plangintzari buruzko txostena. – Kontabilitateko eskubideak baliogabetzeko proposamena. – Oiartzungo Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmena onartzeko proposamena. – Cadarso SA enpresarekin sinatutako hitzarmenaren aldaketa. – Planeamendu Batzordean kide bat izendatzeko proposamena. – Beste organoen jardueraren jarraipena. – Eskari-galderak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.