Presoen eskubideen aldeko hainbat ekimen egingo dituzte Gabonetan Lezon

Lezon, presoen eskubideen aldeko hainbat ekimen egingo dituzte Gabonetan zehar. Ondokoak dira:
  • Hilak 20, ostirala: 20:00etan, kartelada herriko plazatik irtenda.
  • Hilak 24, asteartea: 10:30ean, herriko, plazan, Olentzerori eskutitzak idazteko aukera izango dute haurrek, horretarako postua jarrita egongo delako. Herriko presoei gutunak idazteko aukera izango da ere: 17:00etan, herriko plazan, urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziora deia egiteko elkarretaratzea egingo dute, talde argazkia eta norbanakoena ateraz; 18:30ean, San Pedro auzotik, Olentzero aterako da.
  • Hilak 27, ostirala: 20:00etan, herriko plazatik, asteroko kartelada.
  • Hilak 31, 15:00etan, Tiñelutik edo Altzatetik abiatuta, urte zaharreko koplak baserriz baserri abestuko dituzte.
  • Urtarrilak 3 eta 10: 20:00etan, herriko plazatik abiatuta, karteladak.
  • Urtarrilak 11, larunbata: Bilbon presoen eskubide eta konponbidearen aldeko egun osoko egitaraua antolatu dute, 17:30eako manifestazioa barne. Dagoeneko autobusen zerrenda jarrita dago Lezon.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.